Otsailean, Legasako argazki zaharren erakusketa bat egin nahi da. Argazkiak edozein gaitakoak izaten ahal dira, adibidez, ezkontzak, etxeak, bestak, inauteriak, zerri-hiltzea, mendiak, bordak, dantzak…
Erakusketaz gain, hiru argazki politenek diru sariak izanen dituzte. Honetaz gain, partehartzaile guztien artean, argazki bilduma bat zozketatuko da eta bertze argazki bilduma bat otsailean botaketan parte hartzen dutenekin.
Digitalizatu
Aukera probextuz, argazki zaharrak digitalizatu eta Kontzejuan utziko dira, herritarren eskura, eta kopiak atera ahal izateko. Beraz, zenbat eta argazki gehiago utzi, orduan eta lan ederragoa lortuko da.
Argazkiak uzteko edo bidaltzeko, bi aukera daude: alde batetik, dituzuen argazkiak sobre batean sartu, izena paratu eta zuen etxetik pasako dira jasotzera urtarrilaren 25ean (astelehena). Edo bertzela, legasa@hotmail.com helbidera bidali.
ARGAZKIAK BILTZEKO
Argazkiak biltzeko bi modu daude: batetik, urtarrilaren 25ean etxetik pasako dira hartzera eta bertzetik, legasa@hotmail.com helbidera bidali.