Negua,hotza eta sutondoan egoteko gogoak iritsi zaizkigu. Eguberriak dira garai aproposak horretarako,maite ditugunarekin mahai inguruan bildu eta giro ederrean egoteko.
Urtero bezala, garai honetan Olentzerok bisita egin zigun, menditik jautsi zen kantuak erran bezala, eta gaztetxoekin eta ez hain gaztetxoekin elkartu ondotik, herriari bira eman zion. Segidan merienda eder batez gozatzeko aukera izan zuten trinketean, eta opariak banatutakoan, mendira itzuli zen. Hurrengo urtera arte Olentzero!
Bertzalde, Eguberri Egunean, herriko bolondres batzuek jaiotza biziduna egin zuen elizan.