Irailaren erdialdean ekin zioten Joxe Mari eta Martinek frontoi ondoko dutxa, komun eta biltegia egiteari. Hiru hilabete pasatu dira eta lanak xarmanki akitu dituzte.
Eraikuntzan bi zati bereizi behar dira: batetik neska eta mutilentzako bina dutxa, aldagelak, takilla eta komun bana daude. Eta bertzetik, biltegi haundi bat. Bertan, kontzejuak eta gazteek gauzak uzteko tokia izanen dute.