Apezaren Etxeko teilatua konpontzeko proiektua diruz laguntzen ahal da Nafarroako Kutxan

ttipi-ttapa 2009ko abe. 15a, 10:57

Proiektuaren alde egiteko azken eguna hilaren 31 da

Apezaren Etxearen teilatuaren konponketa dela eta, Legasako Kontzejuak proiektua  Nafarroako Kutxaren Zuk erabaki, zuk aukeratu egitasmoan sartu du. Proiektu zenbakia 17.656 da eta egitasmoaren amaitze data abenduaren 31 da.
Zenbat eta jende gehiagok aukeratu proiektua, orduan eta diru gehiago lortuko da. Beraz, bai Legasako herritarrei, nahiz Bertizaranako guztiei, eta orohar Nafarroako Kutxan kontua duten guztiei ere, proiektu honen alde egiteko eskatu du Kontzejuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun