Giro eta umore ederrean joan dira San Andresetako ospakizunak

ttipi-ttapa 2009ko abe. 15a, 10:54

Jendetza bildu zen larunbateko herri kirol eta bazkarian

Besta giro ederrean joan dira San Andresak. Azken urteko ohiturari jarraituz, herri kirol saio batekin hasiera eman zitzaion egunari; ondotik, 14:00 aldera, herriko ostatuan 60 bat lagun bildu zen bazkaltzeko eta Mikel Salaberri akordeoilariak arratsaldea alaitu zuen.
Igandean, berriz, mus txapelketa izan zen eta astelehenean meza eder batekin omendu zen herriko zaindaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun