Legasan Kattalin Eguna eta Narbarten San Andres ospatuko dituzte asteburuan

TTIPI TTAPA 2009ko aza. 26a, 13:27

Legasan Santa Katalina edo Kattalin Eguna ospatuko dute larunbat honetan, azaroaren 28an. Berez azaroaren 25a zen Santa Katalina eguna, baina larunbatera aldatu da Legasan besta giroan ospatzeko asmoz.
Goizeko 9.00etan dianak izanen dira. 9.30ean gosaria izanen dute eta 10.00etan mus txapelketa. 11.00etan pilota partidak jokatuko dira eta 14.30ean zikiro jatea izanen da.
Bazkalondotik dantzaldia izanen da DJ Mari Joseren eskutik eta gaueko 22.00etan afaria.


Narbarten San Andres

Narbarten, berriz, San Andres eguna ospatuko dute asteburu osoan, herriko gazteek antolatuta.  Larunbat eguerdian, 12.00etatik aitzinera herri kirolak izanen dira eta gero herri bazkaria izanen da. Arratsaldean, Mikel Salaberri akordeolariak girotuko du herria. Igandean, bezperako bestondoa goxatzeko, mus txapelketa jokatuko da arratsaldeko 16.30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun