San Andresak ospatuko dira larunbat eta igande honetan

ttipi-ttapa 2009ko aza. 25a, 13:40

Herri kirolak, bazkaria, dantzaldia eta mus txapelketa izanen dira

Urtero bezala, ailegatu zaizkigu San Andresak, eta behar bezala ospatzeko herriko gazteek astebururako egitaraua antolatu dute. Larunbat eta igande honetan ospatuko dira, azaroak 28 eta 29.
Larunbat eguerdian, 12:00etatik aitzinera, herri kirolez gozatzeko aukera egonen da; ondotik, herri bazkariarekin emanen zaio segida eta arratsaldea alaitzeko MIKEL SALABERRI akordeoilaria egonen da.
Igandean, berriz, aitzineko egunak utzitako bestondoa goxatzeko, mus txapelketa eginen da arratsaldean, 16:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun