Larunbat honetan Kattalin eguna

ttipi-ttapa 2009ko aza. 25a, 13:36
Joan den urteko Kattalin Egunean zikiroa prestatzen. Utzitako argazkiak

Ekitaldiz beteriko asteburuak datozkigu; larunbat honetan, azaroak 28, Santa Katalina eguna izanen da eta abenduaren 5ean, berriz, eskualdeko gazte topaketa.

KATTALIN EGUNA
Urtero bezala, Kattalin Eguna ospatuko dugu. Aurten, larunbatean eginen da. Aipatu, berez eguna 25ean dela baina asteazkena denez, larunbatera aldatu da jai giroan ospatzeko asmoz.

Egitaraua
•09:00etan dianak.
•09:30ean gosaria.
•10:00etan mus txapelketa.
•11:00etan pilota partidak.
•14:30ean zikiro jatea.
•Ondotik dantzaldia DJ JOSE Mªren eskutik.
•22:00etan afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun