Eskualdeko gazte topaketa eginen da abenduaren 5ean

ttipi-ttapa 2009ko aza. 25a, 13:33

GAZTEEN BILGUNE. Eskualdeko gazteen harremanak hobetu eta gazteei eskaintza alternatibo bat ematea da helburua

4. GAZTE EGUNA izanen da abenduaren 5ean Legasan eginen dena. Aitzinekoak Lesakan, Elizondon eta Saran egin dira.


Aurten lehendabiziko urtez, eskualdeko gazte topaketa ospatuko da Legasan. Laugarren urtea izanen da besta hau antolatzen dena. Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztan eta Sarako gazteen artean aurrera ateratako egun hau Lesaka, Elizondo eta Saran ospatu izan da azken hiru urteetan.
Antolatzaileen helburua, eskualdeko gazteen harremanak hobetzeaz gain, bertako gazteei eskaintza alternatibo bat ematea da. Gisa berean, egun hau aldarrikapenez betea egonen da. Antolatzaileen aburuz, eta topaketa honen lemak dioen bezala, mugak apurtuz gazteria aintzinera, «Euskal Herriaren bateratasuna bistan utzi nahi dugu, espainar eta frantziar estatuen inposaketa eta asimilazio kanpaina guztien gainetik herri bakar bat garela garbi utziz».
Helburu horrekin  eginen dira ekimen parte-hartzaile guztiak:

Egitaraua
•10:00etan dianak txistulari eta gaiteroekin.
•10:30ean harrera ekitaldia.
•11:00etan Palestinako herri borrokaren inguruko hitzaldia.
•12:00etan paella txapelketa.
•14:30ean bazkaria.
•17:00etan kalejira joko parte-hartzaileekin.
•21:00etan kontzertuak.
•Ondotik berbena gau guztian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun