Pirinioetako Gazta Lehiaketa irabazi du Legasako Ardiarana gaztandegiak

TTIPI TTAPA 2009ko aza. 3a, 09:32

Urrezko diploma eta 600 euro hartu dituzte

Pirinioetako Gazta Lehiaketako lehenbiziko saria Legasara eto­rri da. Ardiarana gaztandegiko Alberto Migeltorena eta Ainara Ansa senar-emazteentzat izan baita.
Urriaren 17an Lleidako La Seu D’Urgell he­rrian jokatu zen txapelketaren 15. edizioa, eta joan den urtean lortutako hirugarren postua hobetzea lortu zuten legasarrek, garaile atera bai­tziren. Bertizarana izenarekin egiten duten gazta aurkeztu zuten lehiaketara, eta bertze 99 gaztaren artean eurena izan zen aukeratua.
Lehiaketa irabazita, urrezko diplona eta 600 euro hartu zituzten legasarrek, eta noski, epai-mahaiarengandik hitz onak ere bai.

Bortz urteko ibilbidea

Duela bortz urte hasi ziren gaztak egin eta horretara dedikatzen Migeltorena eta Ansa eta gaur egun, Bertizarana eta Kamiku izenarekin egiten dute gazta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun