Azarotik heldu den urteko ekaina bitarte, hilabetean behin eginen den ingurugiro heziketari buruzko trebakuntza mintegiko lehen saioa azaroaren 11n eginen da Bertizko Interpretazio zentroan. Goizeko 9etatik 2etara «Ingurugiroa Nafarroa» gaia landuko da, Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro Departamenduaren eskutik.
Mintegi honek Baztan, Malerreka eta Bidasoa aldean egiten den ingurugiro kudeaketari eta Bertizko Parkeak garatzen dituen Ingurugiro Heziketa jarduerei buruz informatzea du lehen helburua. Mintegian parte hartuko dutenak trebatu nahi dira, Ingurugiro Heziketa programak gara ditzaten.