Oieregiko kontzejuak ez du nahi enpresarik Bertizko Jaurerriaren ondoan

ttipi-ttapa 2009ko ira. 7a, 14:39

Oieregiko kontzejuak ez du nahi aluminio lantegi bat Bertizko jaurerriaren ondoan eta kirolera zuzendua dagoen lur eremuan jartzerik. Bertizaranako Udalak ortziral honetan egin behar zuen gaia aztertzeko batzarra, baina Oieregiko kontzejuak aitzinetik erakutsi du kontrako jarrera. Uda­la­ri eta Nafarroako Go­bernuari bidalitako akordioan Oieregiko kontzejuko kideek diotenez, «industria ekarriko duen edozein proiek­turen alde gaude, baina ingurumena zaindu behar du eta Bertizko jaurerriarendako ez dadila kaltegarria izan». Idatzian diotenez, «lekurik egokiena Acera­lia­­ren industrialdea da, Legasan, eta ez enpresariak nahi duen lekuan, bailararen erdi-erdian». Joan den urteko irailean egindako batzarrean, leku horretan kiroldegia egitea eskatu omen zuten. 2001. urteko aurrekontuan lurra erosi eta proiektua egitea sartzea eskatu zuten. Oieregiko kontzejuaren ustez, Bertizara­na­ko Udalaren intentzioa «arau subsidiario­ak aldatu eta kirolari zuzendutako lurrak industrialak bihurtzea da». Kontuak kontu, lantegia 11.700 metro koadroko nabe batean jarriko litzateke, eta ez Oieregin, Narbarteko lurretan baizik.

Joan den ortziraleko batzarrean eztabaidatzekoa zen
Andres Etxenike, Bertizaranako alkateak erran duenez, «plenoak oraindik ez du erabakirik hartu, beraz, sobera abudo da horretaz solasteko. Gauza batzuk argitu behar dira, industria kutsagarria den edo ez…».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun