Bertizko Turismo Bulegoaren ondoan dagoen artisau dendaren adjudikazioa lehiaketara atera du Bertizko Partzuergoak. Esleipena urte bat eta bederatzi hilebaterako izanen da, 2001eko apirilaren 1etik 2002ko abenduaren 31 arte eta bertze urte bat edo birako luzatzen ahal da. Eskeintzak (aktibitateenak nahiz ekonomikoak) Bertizko turismo Partzuergoko bulegoan aurkeztu behar dira martxoaren 15a, ortzegina, eguerdiko bi orduak baino lehen.
Baldintzak eskualdeko udaletan eta Bertizko Partzuergoan bertan aurki daitezke. Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, Bertizko Partzuergora deitzen ahal da (948 592323).