Legasako San Agustin bestak ortzegunean hasiko dira

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 26a

Legasako San Agustin bestak ortzegunean hasiko dira TTIPI TTAPA

Ortziral arratsaldean mus, partxis eta oka txapelketak jokatuko dira

Ortzegun honetan, abuztuaren 27an, abiatuko dira Legasako San Agustin bestak.

Goizeko 11:00etan Haur jokoak izanen dira. 16:00etan Fronteniseko finalak jokatuko dira. 20:00etan botako da bestei hasiera ofizialki emanen dien txupinazoa. Ondotik danborrada aterako da. Gauerdian hasita dantzaldia izanen da SALABERRI akordeoilariarekin.

 

Ortziralean, abuztuaren 28an,  San Agustin eguna ospatuko dute.

7:00etan Aurora izanen da eta 9:00etan dianak. 11:00etan Meza Nagusia izanen da. Ondotik luntxa eginen da. 17:00 mus, Partxis eta Oka txapelketak jokatuk dira. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da GARRAXI taldearekin. 22:30etako Gazte Afariaren ondotik ere dantzaldia izanen da GARRAXI taldearekin.

 

Abuztuaren 29an, larunbatean, Haurren eguna ospatuko da

9:00etan dianak izanen dira. 10:00etan pilota partidak jokatuko dira. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara puzgarriak izanen dira. Ondotik txokolatada izanen da. 19:00etan Gastronomia lehiaketa eginen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia  izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.

 

Abuztuaren 30ean, igande goizeko 9:00etan dianak izanen dira. 11:00etatik 13:00etara artisauen lanak ikusgai izanen dira plazan. 12:30ean Iturengo dantzariek saioa eskainiko dute. 18:00etan Herri Kirolak izanen dira. Ondotik dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

 

Abuztuaren 31n, astelehenean, akituko dira bestak. 9:00etan dianak izanen dira. 14:00etan zikiro jatea eginen da. Ondotik Kantu zaharrak kantatzeko aukera izanen da Aurtizko Arkaitz eta Miriam trikitilariekin. 18:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da DJ JOSErekin. Ondotik afaria eta besten akabaila. 

 

Santa Lokadia irailaren 5 eta 6an

 

Dena dela, hurrengo asteburuan ere besta egiteko modua izanen dute Legasan, Santa Lokadia egunarekin. Irailaren 5ean, larunbat arratseko 20:00etan txupinazoa botako dute eta 21:00etan zopak izanen dira.

Irailaren 6an, igande goizeko 11:00etan Meza Nagusia izanen da. 14:00etan herri bazkaria eta dantzaldia akordeoilariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun