Fernando Etxegarai eta Cristina Arbues nagusi Bertizaranako II. Herri Krosean

ttipi-ttapa 2009ko eka. 24a, 13:19

Helmugaratu zen lehen emakumezkoa Cristina Arbues izan zen. Patxi Iratzoki igantziarrarekin egin zuen ibilbidea. TTIPI TTAPA

59 lasterkarik egin zuten 7,5 kilometroko ibilbidea

Fernando Etxegarai beratarrak bertze garaipen bat eskuratu zuen ekainaren 6an Legasan, Bertizaranako Bigarren Krosa irabazita. 25 minutu eta 10 segundo behar izan zituen Legasa, Narbarte eta Oieregi arteko 7,5 kilometroko ibilbidea osatzeko, bigarren sailkatu zen Sabin Arrutik baino bi segundo guttiago. Hirugarren, berriz, Daniel Sanz gelditu zen. 25:18ko denbora egin zuen.
Emakumezkoetan, Igantzin bizi den Cristina Arbues izan zen azkarrena. 31 minutu eta 8 segundotan egin zuen ibilbidea. Bigarren Ainara Agirre izan zen, 37:11ko denbora egin zuen. Eta hirugarren emakumezkoa Idoia Amezkua (38:47).
59 lasterkarik hartu zuten parte krosean, joan den urtean baino gehiago –iaz 40 atera ziren–, eta horietatik sei izan ziren emakumezkoak. Sari banaketaz gain, kirol materialak eta eskualdeko produkutka zozketatu zituzten antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun