Legasako Arcelorren lurrak erosteko asmoa duela berretsi du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 26a, 13:45

Legasako lantegiak 2011ra arte lanean segituko du

Bere garaian, iragarri bezala, Arcelor Mittal multinazionalak Legasan duen lantegiko produkzioa Berriobeitira eta Lesakara lekualdatuko du. Baina hori 2011etik aitzinera izanen da. Bidasoa Planaren barne dago sartua hori guztia, 35 milioi euroko inbertsioa aurreikusia duen planaren barne.

Lur eremua Nafarroako Gobernuak erosi nahi du

Legasakoa itxita, orain fabrika dagoen lur eremua Nafarroako Gobernuak erosiko du. Joan den urtean asmo hori zuela jakinarazi zuen Gobernuak, eta martxoaren 24an gauza bera berretsi zuen Jose Maria Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Parlamentuan NaBaik egindako galderari erantzunez. Gaineratu zuenez, lantegia hortik kendu arte Gobernua ez da hasiko erosketarekin. Gobernuaren esku dagoen eta industrialden propomozioaz arduratzen den Nasuinsa enpresak kudeatuko du erosketa prozesua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun