Artisau eta Naturaren azoka igandean Bertizen

TTIPI TTAPA 2008ko eka. 6a, 17:13

Eskualdeko turismoa garatzeko, eskuartean dituzten asmoen berri eman zuten Bertizko Turismo Partzuergoko arduradunek ekainaren 4an. Horien artean, gainean dagoena igande honetan, ekainak 15, Bertizko Natur Parkean eginen den Artisautza eta Naturaren azoka dago. Eskualdeko artisauen lanak erakusgai paratzeaz gain, haurrentzat ekitaldiak, musika, zozketak eta abar izanen dira, 10:00etatik 20:00etara. Ohikoak diren ekimenez gain —Naturan egonaldiak, Urdazubi-Baztango Donejakue Bideko ekitaldiak, Urdazubiko Pilotaren Unibertsoa...—, aurten berrikuntza gisa bisita gidatuak antolatuko dira Baztango eta Etxalarko megalitoetara, Leurtzako urtegietara eta Mendaurrera. Donamariako Jauregiarako bisitek ere segituko dute eta Iruritako Jauregiak ateak zabalduko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun