Legez kanpoko uso-postua jartzeagatik ehiztari bat salatu dute

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Duela bi aste, Foruzaingoko Ingurumena Zaintzeko Saileko poliziek Irungo ehiztari bat salatu zuten, Sunbillako dermioaren barrenean Bertizko Jaurerriko Natur parkean zegoen legez kanpoko postu batetik ehizean aritzeagatik. Zehazki, Sunbilla-Bidasoa-Berroarango kotoaren Paretazar usategiaren mugan. Ehiztari hau herriko koto bateko bazkide denez, koto hori ere salatu dute foruzainek, bere uso-postuen segidan legez kanpoko bertze bat jartzeagatik.Ingurutik ez ikusteko diseinatua omen zegoen postua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun