Bertizko parkea Nafarroako parke natural bisitatuenetariko bat izan zen iaz

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 21a, 17:45

Consumer.es Eroskik argitaratutako ikerketaren arabera 75.000 bisitari hartu zituen

Consumer.es Eroskik berrikitan argitaratu duen ikerketa baten arabera joan den urtean Nafarroako parke naturaletan 217.000 bisitari ibili ziren, eta horietariko 75.000 Bertizkoan izan ziren.

Bi mila eta seian Nafarroako Parke Natural bisitatuena Urbasa Andiakoa izan zen ia-ia 100.000 bisitarirekin. Bigarrena, Bertizkoa aipatu bezala 75.000 bisitarirekin eta hirugarrena Bardeetakoa 42.000 bisitariekin. Ikerketa honek azpimarratzen duenez, Bertizkoa eta Bardeetakoa bakarrak dira urritasun fisikoak dituzten pertsonei egokituak direnak bide edo senda batzuk zeharkatzen baitituzte. Gisa berean Nafarroako Parkeen artean Bertizkoa osatuena dela jakinarazten du bertan baitaude, interpretazio gunea, parkearen bete beharrak azaltzen dituen zerbitzua, eta bisitarien arretarako bulegoa. Urbasako parkean ere badaude horrelako zerbitzuak baina urritasun fisikoa duten pertsonentzat ez dago egokituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun