Nafarroako Gobernuak uztailaren 2an akordio bat hartu zuen eta honen arabera, Legasako lur komunalak berreskuratzeko hitzarmenaren oinarriak ezarri dira.
Idatziak biltzen duenaren arabera, oinarriak Legasako kontzejuak arautu beharreko hitzarmen transakzionalak erregulatu nahi ditu, aprobetxamenduen eskubideak eskrituratuta dituzten partikularrekin.
Kontzejuak hobesten du, eta eskubide eta arau orokor moduan hartutako bertzeak kaltetu gabe, gaztainondoak, lizarrak, iratzeak, hariztiak, intxaurrondoak, txarakak eta honelako espezieak lur komunalak direla eta partikularrek soilik dute aprobetxamendurako eskubidea .
Hitzarmen batasuna kontatuko da, notario eskrituretan agertzen diren aprobetxamendu guztien baturak, 2005eko urtarrilaren 1a baino lehenagoko data dutenak. Dena den, notariako dokumentuak onar daitezke, beti ere, Legasako kontzejuak irizten badu eta titularrek ez badituzte behar ez diren jabekuntzarik egin. Bertze titularren eskrituretan agertzen diren aprobetxamendu ezberdinak batuko dira.
Oin zenbaki bidez agertzen diren aprobetxamenduetan, Legasako Kontzejuak irizpide hau jarraituko du: gaztainondoak hartutako eremua, 25m2, intxaurrondoak hartutako eremua, 25m2 eta lizarrak hartutako eremua, 20 m2.
Eremu berean pertsona bat baino gehiagoren izenean eskrituratutako zenbait aprobetxamendu egongo balira, onuradunen arabera zatiak egingo dira.
Eskrituratutako lurren zesio boluntarioa kitatzeko, Legasako Kontzejuak pertsona hauei bi proposamen egiten dizkie. Batetik, dokumentu publikoetan ondasun komunalei buruz agertzen diren lurren eskubideen %25a, lehenengo 10 hektarea arte, %12 ondoko 15 hektareentzat eta %5 gainerakoentzat. Bigarren aukera litzateke kitatze ekonomikoa ematea, metro karratuko 0,18 euro emanez.
Aprobetxamendurako gainerako eremua komunalaren alde izango da eta Legasako Kontzejuak erabili ahal izango du.
Kontutan hartu behar da ez dela hitzarmenik egongo hitzartutako eremuak Legasako Kontzejuaren alde atera direnean.
Hitzarmen transakzionala eskatzen duen partikularrak, lurra definitu, identifikatu eta mugatu beharko du, Legasako Kontzejuaren eta Nafarroako Gobernuaren Komunalen sekzioko langileekin batera. Sortzen diren gastuak erdibana ordainduko dituzte Kontzejuak eta partikularrek. Kontzejuak bere eskubidea izango du hitzarmen bateratu bezala aintzat hartzeko.
Bertzalde, Kontzejuak partikular bakoitzari lur zati bat edo zenbaitetan emateko eskubidea izango du. Honen bidez, antzekoak diren lurrak emateko gaitasuna mantenduko du.
Kaltetutako eremuetan dauden zuhaiztiak irizpide hauen arabera arautuko dira: bertako zuhaitzak eta birsortze naturalaren ondorioz ateratakoak, Legasako Kontzejuaren jabetza izango dira eta partikularrek landutakoak partikularrarenak izango dira.
Zehazki, partikularraren esku geratzen denean, Kontzejuari dagozkion zuhaiztiak partikularraren edo Kontzejuaren irizpideen arabera aprobetxatuko dira eta behin hau eginda dagoela, lurra partikularraren esku pasako da.
Kontzejuaren esku geratzen den zatian, Kontzejuari dagokion zuhaiztia bere irizpidearen arabera aprobetxatu ahal izango du. Partikularrarena dena Kontzejuak berak aprobetxatu ahal izango da tasazio bat egin ondoren.
Ezin dira intxaurrondoak moztu, eta bere jabeek bere fruitu eta egurra aprobetxatuko dute, zuhaitzak bizia duen bitartean eta kanon bat ordainduta.