Artisautza eta ingurumen azoka egin zen Natur Parkean

ttipi-ttapa 2007ko eka. 22a, 14:55
Jendeak artisauek egurrarekin kaikuak nola egiten dituzten ikusi zuen. TTIPI TTAPA

Gaztetxoenek zaldiekin ibilaldiak egiteko aukera izan zuten

Artisau eta nekazal produktuen erakustoki izan zen Bertizko Natur Parkea joan den ekainaren 10ean. Bertiz Partzuergo Turistikoak antolatuta, artisautza eta ingurumen azoka egin zen aurten lehenbiziko aldiz. Bisitariek artisauak egurra lantzen ikusi zituzten, tartean, kaikuak nola egiten diren —argazkian—.

Haur eta gazteagoek bertzelako aukerak izan zituzten. Zaldiekin inguruan barna ibilaldiak egin zituzten. Piraguarekin Bidasoa ibaian barna ateraldia egitea aurreikusia zegoen, baina eguraldi txarraren eraginez, uraren emaria hazi egin zen, eta bertan behera uztea erabaki zen. Hurbildutako bisitarien artean, zozketa bat ere egin zen. Sariak Hiruak Bat Elkarteko landetxe batean asteburu bat eta Martikoko ahateen produktu sorta izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun