Mitxel Agiñagak 3. bukatu du Arrigorriagako X. duatloi luzean

ttipi-ttapa 2007ko api. 24a, 15:50

Bikotx Gane mendatea igotzean ezin izan zituen aitzineko biak segitu

Arrigorriagako X. duatloi luzea jokatu zen pasa den asteburuan, eta bere espezialitatea ez bada ere, Mitxel Agiñaga kirolari narbartearrak 3. postua lortu zuen irabazletik 3 minutu eta 6 segundora.

Arrigorriagako inguruetan egiten den proban, hasteko 14km eginbehar zituzten lasterka, ondotik 57 bizikletan, eta bukatzeko 7km lasterka karriketan barna. Lehen zatian hiru kirolari nabarmendu ziren, Gorka Mujika ondarrutarra, Patxi Urizar billabonatarra eta Mitxel Agiñaga narbartearra. Bizikleta hartzean 50 segundoko aldea zuten ondotik zetorren taldearekiko. Ordu arte lasterketa buruko hiru kirolariak elkarrekin egon baziren, bizikletan egin beharreko kilometroak, eta batez ere Bikotx Gane mendateak aldeak sortu zituen. Azkeneko 7 kilonetroetan ongi ibili bazen ere, Narbartearrak ezin izan zuen bizikletan galdutako denbora berreskuratu. Helmugaratzen lehena Gipuzkoarra izan zen 2 ordu 54 minutu eta segundo bateko denborarekin, bigarrena berriz Bizkaitarra izan zen, bertze bi minutu eta 30 segundo behar izan zituen. Hirugarrena aipatu bezala Nafarra izan zen 3 minutu eta sei segundoko atzerapenarekin. Kontuan hartuz duatloi luzeetarako ez dela bada ezpada prestatua, Arrigorriagan Mitxel Agiñagak lortutako emaitza ez zen batere txarra izan. Emakumeetan Nafarroako Ana Casaresek irabazi du 3 ordu 12 minutu eta 25 segundoko denborarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun