Bertiz Partzuergo Turistikoak 98.000 euroko dirulguntza jasoko du Aste Berdea antolatzeko

ttipi-ttapa 2007ko api. 17a, 14:57

Aurtengo edizioan 1400 bat ikasle nafartar hartuko dute parte Aste Berdean

Aste Berdea antolatzeagatik Bertiz Partzuergo Turistikoak 98.000 euroko dirulaguntza jasoko du Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eskutik.

Joan den astelehenean burututako ohiko batzarrean, Nafarroako Gobernuak 98.000 euroko diru laguntza onartu du Bertiz Partzuergo Turistikoarentzat Naturan egiten diren eskoletako jardueren XI. kanpaina antolatu eta kudeatzen duelako. Joan den astelehenaz geroztik, eta heldu diren bi hilabeetan Nafarroako 32 ikastetxetik etorritako 1400 bat ikaslek ingumenarekin harremana duten hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izanen dute, hala nola, Errobi ibaiaren jaitsiera Rafting-ez, hidrospeed-a eta kanoa Bidasoan, haitzarte jaitsiera Baztanen, eta Bertiz Abentura Parkean ibili. Horrekin batera eskualdeko ondarearekin lotuak diren ekitaldiak izanen dituzte egitarauan, adibidez, Urdazubiko leizeen bisita eta Herri Kirolen praktikatzea. Horrekin, osasunerako onak eta beharrezkoak diren ariketa fisikoak sustatu nahi dituzte, eta bidenabar ingurumena ezagutarazi hunekiko errespetua lortzeko. Bertiz Partuzergoak eramaten duen lan horretan Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua da laguntzaile nagusietariko bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun