Mitxel Aginaga taldekako txapeldun Munduko Green Cup Txapelketan

ttipi-ttapa 2007ko api. 16a, 10:18
TTIPI TTAPA

Banakako sailkapenean seigarren postuan helmugaratu zen

Mitxel Aginaga narbartearra txapeldun gelditu zen apirilaren 1ean Argentinan jokatutako Munduko Green Cup Txapelketan taldeka. Banakako sailkapenari dagokionean, seigarren postuan helmugaratu zen. Denboraldi honetan, BH Inverse taldean ari da Aginaga, eta BH Inverse izan zen taldeka garaile: Aginaga, Romero, Del Corral, Martinez eta Arnesek osatutako boskotea.

Kirolariek 7,5 km egin zituzten oinez mendian, 30 km bizikletaz, eta akitzeko, berriro 7,5 km mendian. Aipatzekoa da, eguraldiak ez zuela batere erraztu lana. Eguraldi lehorra eta beroa egin zuen eta hauts aunitz zegoen zirkuituan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun