Mitxel Agiñagak 6. postuan bukatu du Argentinan

ttipi-ttapa 2007ko api. 2a, 14:16

Iaz baino 5 segundu gehiago baizik ez ditu eman baina lehia gogorragoa zen

Igandean Argentinako Andeetako San Martin herrian jokatutako Green Cupeko munduko txapelketan Mitxel Agiñagak 6. postua lortu zuen. Narbartearra iaz bezalatsu ibili zen, baina lehiakideak azkarragoak ziren aurtengoan.

Lasterka 7,5 km, mendi bizikletaz bertze 30km eta bukatzeko berriz lasterka egin beharreko 7,5kmen bukatzeko Mitxelek 2 ordu eta 28 minutu eman zituen, iaz baino 5 segundo gehiago. Joan baino lehen, narbarteararrak bere marka hobetzea espero zuen, batetik hirugarren parte hartzea izanez, ibilbidea ezagutzen zuelako, eta bertzetik, hango baldintzeei egokitzeko aitzineko urtean baino bi egun joan zelako. Zoritxarrez guttigatik ez zen hala izan, eta bere markatik 5 segundura gelditu zen.

Hala ere aurtengo maila orokorra iazkoa baino hobea izan da. 2006an lehenak, Oskar Galindez argentinarrak, 2 ordu 21 minutu eta 23 segundo eman zituen, eta aurtengoak berriz, Victor Del Corral Katalanak 5 minutu guttiago, 2 ordu 16 minutu eta 18 segundo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun