Santa Katalina ospatu zuten larunbatean Legasan

Xan Harriague 2006ko aza. 29a, 17:07

Eguerdian, herriko gazteek, duela gutti berreskuratu duten Dantza luzia eskaini zuten

Joan den larunbatean, azaroaren 25ean, duela bospasei urte berreskuratu zuten Santa Katalina eguna ospatu zuten Legasan. Garai batean herriko bestak egun horretan egiten ziren, baina garai batean eguraldiarengatik abuztura aldatzea erabaki zuten. Azken urte hauetan berreskuratu duten ohitura biziarazteko egitarau xume baina polita prestatu zuten. Goizeko 10:00etan elkartu ziren denak batera gosaltzeko. Indarrak hartuak zituztela, 10 bat bikotek mus txapelketan hartu zuten parte. Ondotik eguerdia hurbiltzen ari zela, herritar gehiago bildu zen pilota lekura, duela pare bat urte berreskuratu zuten dantza luzia ikusteko. Aurten 10 bat neska mutil aritu ziren txistuen doinuen laguntzarekin dantzan. Joseba Indabere dantza luzia berreskuratzeko lanetan aritu den lagun taldekoa da, herriko adinekoekin solastatuz ohartu dira duela bi urte arte bazituela 40 urte dantza Luzia ez zela dantzatu Legasan.Gosaldu zuten bezala, 14:00ak aldean denak batera bazkaldu zuten. Arratsaldean, IƱaki akordeoilariak bazterrak alaitu zituen eta gauez Trikidantz taldeak gaupasa animatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun