Kattalin Eguna ospatuko da azaroaren 25ean

ttipi-ttapa 2006ko aza. 13a, 12:50

Duela 5-6 urte berreskuratu zuten Legasan Kattalin bestaren ospakizuna. Garai batean herriko bestak egun honetan ospatzen ziren, baina eguraldia dela eta, abuztura aldatu ziren. Aurten, lehenbiziko urtez, gaupasa eginen dute. Azaroaren 25erako egitarau zabala prestatu dute. 10:00etan gosaria; 11:00etan mus txapelketa; 13:00etan dantza luzia; 14:30ean herri bazkaria. Arratsaldean IƱaki akordeolariak joko du eta gauez gaupasa izanen da Trikidantz taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun