Ortziralean hasiko dira Legasako bestak

ttipi-ttapa 2006ko abu. 23a, 17:55

Igandean aizkora apostua jokatuko dute Mindegiak eta Loiartek, Barberena eta Telletxearen kontra

Narbarteko San Felipe Benizio bestak asteazkenean, abuztuaren 23an akituko dira eta segidan, Bertizaranako bertze herri batean, Legasan hasiko dituzte. Abuztuko hondar besta hauetarako egitarau zabala prestatu dute:

Abuztuak 25 Ortzirala

17:30ean: Gazte eta helduen arteko betiko jokuak.
20:00etan: Altxaferoa Txarangak alaitua.
21:00etan: Zopak.
23:30ean: JO TTAKUN Txalaparta eta perkusio taldea.
0:00etan: TRIKIDANTZ.

Abuztuak 26 Larunbata

10:00etan: Argi soinuak.
11:00etan: Mus Txapelketa.
17:00etan: Puzgarriak.
20:00etan: KARMA dantza taldea
Arratsaldez eta gauez: dantzaldia KIÑU musika taldearekin.

Abuztuak 27 Igandea

10:00etan: Argi soinuak. 11:00etan: Pilota Partidak. 17:00etan: Haurren ikuskizuna. 18:30ean: Aizkora apustua: Mikel Mindegia eta Joxe Antonio Loiarte, Antonio Jaunarena eta Juan Telletxearen kontra. Arratsaldez eta gauez: Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin. 20:00etan: Gazte afaria.

Abuztuak 28 Astelehena

7:00etan: Aurora.
11:00etan: Meza Nagusia.
12:00etan: Dantzak eta ondotik luntxa.
17:00etan: Haur Jokoak eta ondotik txokolatada.
Arratsaldez eta gauez: Dantzadia IBANekin.

Abuztuak 29 Asteartea

10:00etan: Argi soinuak.
12:30ean: Mus txapelketaren finala.
14:00etan: Herri Bazkaria.
Arratsaldez eta gauez: Dantzaldia JOXE ANGELekin eta goiz aldera Gaixoa Ni!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun