Mitxel Aginagak podiumaren koxka guziak probatu ditu urrian

ttipi-ttapa 2006ko abu. 3a, 15:10
Mitxel Aginaga bigarren izan zen Toledon, bi portugaldarren artean. Utzitako argazkiak

Derion irabazle, Toledon bigarren eta Urduñan hirugarren izan zen

Mitxel Aginaga kirolari narbartearrak urri bikaina izan zuen eta parte hartu zuen hiru probatan podiumera igo zen. Urriaren 8an, Derion egindako lehen Mendi Duatloiko garaile izan zen, Victor Lobo eta Israel Tapiasen aitzinetik. Urriaren 23an, Euskadiko txapelketarako baliagarria zen Urduña Hiria bigarren mendi duatloi lasterketan hirugarren izan zen, Javier Garcia eta Jon Arozenaren ondotik. Urriaren 30ean, azkenik, Toledoko Castillo de Batuela herrian egindako «Tierras de Talavera» lehen mendi duatloi lasterketan bigarren izan zen, Alcino Serras eta Antonio Jose Catarino portugaldarren artean. Azken proba honetan, 8 kilometro lasterka, 30 mendi bizikletan eta 8 lasterka egin zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun