Hau ez da niretzat websail berria umorezko sei atal independentez osatuta dago. Atal laburrak dira, mugikorretan ikusteko bertikalean grabatutakoak. Atal bakoitzean, Esti banatzaileak –Maialen Sorzabalbere aktorea– etxez etxe eskari xelebreak eramango ditu, eta banaketa bakoitzaren atzean, eskaria bezain xelebrea den egoerarekin egingo du topo. Errealitatea ala fikzioa?