Berako udako azokaren emaitzarekin kontent merkatari eta ostalariak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 10a

Jende mugimendua somatu zen larunbatean Altzateko plazan. Utzitako argazkia

Larunbatean egin zen eta hameka establezimenduk hartu zuen parte

Udako azoka egin dute Berako hainbat merkatari eta ostalarik larunbat honetan. Agara kirolak, Arturo arropa-denda, Domoservice informatika zerbitzuak, Oinatz zapata-denda, Martzutzak, Zela Kirolak, Errekalde Ostatua, Xuga, Auzoa, Lixoia eta Bidaxka ziren antolatzaileak eta beraien postuak jarri zituzten Altzateko plazan larunbat goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara.

Eguraldi bikaina aprobetxatuz jende ugari hurbildu zen eta balorazio ona egin dute merkatariek eta ostalariek, «jende mugimendu handia somatu zelako, goizez batez ere eta larunbatetako monotoniarekin hautsi genuen». Azokaz gain, pintxo potea ere egin zuten goizez eta arratsaldez. Ekimenean parte hartu duten ostatuetan 1,20 eurotan egiten ahal zen pintxo potea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun