Kontzertu bikaina eskaini dute Julio Caro Barojaren omenez

TTIPI-TTAPA 2014ko ira. 8a, 10:59

Organoa, txistua eta gaita emanaldia eskaini zuten Berako elizan. Utzitako argazkia

Organoan Josu Goia, txistuarekin Mugarik Gabeko Txuntxuneroak eta Sarako gaiteroak aritu ziren ortziralean

Hainbat ekitaldi egiten ari dira Julio Caro Barojaren mendeurrenaren harira eta horien barne, joan den ortziralean, organo, gaita eta txistu kontzertua eskaini zuten Berako elizan. Organoan Josu Goia aritu zen, txistuarekin Mugarik gabeko txuntxuneroak eta eurekin batera Sarako gaiteroak. Hamasei abestiko emanaldia eskaini zuten: Cortes de Navarra, Agurra, Laida pilotaria, Orhiko txoria, Ai hori begi ederra, Xalbadorren heriotzean, Ikusten duzu goizean, Agur Jesusen ama, Adio Euskal Herriari, Urrola, Txoria txori, Haurtxoa sehaskan, Txirritaren oroigarri, Meditazioa, Campanades a morts eta Agur jaunak. Ikusi argazkiak

Bertzalde, Julio Caro Barojaren omenez uztail hondarrean zabaldutako erakusketa etnografikoa ikusgai dago oraindik Berako kultur etxean. Irailaren 14ra bitarte egonen da. Heldu den larunbatean, irailak 13, hondarreko bisita gidatua eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun