Ekainaren 22an, Improducciones taldearen Casting, ya te llamaremos bat-bateko antzerko saioa ikusgai izanen da Kultur Etxean, 20:00etatik aitzinera. Sarrera 3 euro kobratuko da.
Bertze aldetik, San Miguel zubiaren inguruko solasaldiek segida izanen dute ekainaren 14an (Eduardo Mtnez. Lakabe) eta 21ean, (Lola Valverde Lamsfus) 19:30ean Beralandetan.