Didier Zago eta Oihana Kortazar garaile Berako IX Mendi Maratoi Erdian

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 15a

Gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma. Utzitako argazkia

484 korrikalarik bukatu zuten proba

Didier Zago, 1:40:48ko denborarekin eta Oihana Kortazar 2:02:43koarekin garaile izan ziren apirilaren 14an Beran jokatu zen Berako IX mendi maratoi erdian. Zago arazorik gabe nagusitu zaie gibeletik zituen Oier Ariznabarreta eta Aritz Egeari, Larun gainetik igarotzen zen 21 kilometroko ibilbide gogorrean. Ikusi argazkiak

Aurtengoan ezin izan du Zagok bere denborarik hoberena egin, 2011an egindako 1:38:11tik urrun ibili da. “Bero handia egiten zuen eta ezinezkoa izan da eta mendian haize aunitz zebilen” aipatu zuen Biarnoko korrikalariak Berako lasterketa bosgarren aldiz segidan irabazi ondotik. Ibardineko tarteko helmugako saria, ordea, eskuratu zuen.

Emakumezkoetan, Elgetako Oihana Kortazar izan zen lehena eta markarik onena ezarri zuen, aitzinekoa kasik 2 minututan hobetuz (2:02:43). “Niri beroak mesede egiten dit, ura edanez moldatzen da hori”, zioen gustura emakume irabazleak, errekor berriza egin eta gero. Aitziber Ibarbia zizurkildarra bigarren izan zen (2:04:35) eta Izaskun Zubizarreta donostiarra hirugarren (2:07:10).

500tik goiti izan ziren parteartzaileak eta hauetatik 484 iritsi ziren helmugara, Nafarroako koparen lehen froga zen maratoi erdi honetan. Jende aunitz hurbildu da karrera ikustera, eguraldi paregabea lagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun