Jangela ekologikoaren aldeko apustua egin dute ikasturte honetan Ricardo Barojan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

Ricardo Baroja eskolako jangelan elikagai ekologikoak sartu dituzte menuan. Utzitako argazkia

Produktu ekolologikoak sartu dituzte menuan

Elikagai ekologikoekin hezi nahi dituzte neska-mutikoak Ricardo Baroja eskolan eta helburu horrekin eta elikadura eredu osasun­garria eskaintzeko eskolako jangelan produktu ekologikoak eskain­tzeari ekin diote.

Ohiturak aldatzea izan da guztiaren­ abiapuntua: «mundu ero hau al­da­­­tzeko pausuak eman behar ditugu, eta herrita­rrok gauza ba­tzuk egin ditzazkegu eta horietako bat, gure kon­tsumo ohiturak alda­tzea da eta ahalik eta hurbilenekoak eta garbienak diren produktuak kon­tsu­mi­tzea». Ho­rrela azaldu digu Amaia Goia Ricardo Baroja ikaste­txeko gurasoak. Bere irudiko, «osasunaren aldetik denok dakigu zein­ onuragarria den ho­rrelako eli­ka­gaiak­ erabiltzea, pes­ti­zida eta produktu kimikoekin ekoiztutakoak erabili beharrean. Jangela eskolako bertze atal bat da eta gure hau­rrak elikadurak gure bizitzan duen garrantziaz jabetuta hezi nahi ditugu».

Oraindik gauza be­rria da eskolan, 2010/2011 ikasturte honetan egin baitute janari ekologikoaren aldeko apustua lehenbizikoz. Oraingoz «oina­rriz­ko elika­gaiak­» sartu dituzte menuan, lehenagoko elikagaiak, ekologikoak eta integralak direnekin ordezkatuz. Etorkizunera begira, ekimena indartzen joan nahi dute: «gure asmoa ondoko urteetako elikagai gehienak ekologikoak izatea da. Dat­orren urterako baratze ekologi­koa martxan ja­rri behar dugu». Honela, lu­rra­rekin ha­rre­man naturala be­rres­kuratu nahi dute eta baratzeko produktuak jangelarako erabiltzeko asmoa ere badute.

Ikasturte honetan ekoizleari zuzenean erosita lortu dituzte produk­tuak: «Berako baratzetakoak, Bortzirietakoak, Nafarroakoak... Modu honetan lortzen ez ditugunak produktu ekologikoen hornitzaileei erosi dizkiegu».

Jangela ekologikoaren ekimenarekin, gurasoek zein haurrek ha­rrera ona izan dutela adiera­zi digu Ricardo Barojako gurasoak: «aldaketa haurren­tzat hagitz onuragarria izan dela ikusita, hagitz jarrera ona izan dute gurasoek. Eta hau­rrek ere hagitz ongi eran­tzun dute. Batzuei hasieran arra­roa egin zitzaien, baina ikasturte bukaeran hagitz balorazioa ona egin dugu».

Menuan elikagai ekologikoak sartzeak gastua igo egiten du, baina Goiaren ustetan, ez da hainber­tzerakoa: jangela batean gastu gehiena per­tsonalarena denez, elikagaietan %20 gehiago gasta­tzeak ez du halako igoera erran nahi».

Eta jangela ekologikoaren erantzunarekin pozik, bertze ikastetxeei luzatu die deia Berako gurasoak: «jangela zerbi­tzurako janaria bertan egiten duten bertze ikastetxeak animatuko nituzke, pausoak emateko eta ahal den neu­rrian horrelako produktuak erabiltzeko».

BERTZE IKASTETXEEI DEIA

«Bertze ikaste­txeak animatuko ni­tuz­ke, pausoak eman eta ahal den neu­rrian horrelako pro­duk­tuak erabiltzeko»

Amaia GOIA

Ricardo Barojako gurasoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun