Azaro hondarraz geroztik, Txileri buruzko hainbat ekimen egiten aritu dira Kaxerna Gaztetxean: El derecho de vivir en paz dokumentala –Victor Jarari buruzkoa– edo I love Pinochet filma eskaini dira, azken hau Txileko gizarteak Pinochetekiko duen harreman kontrajarria erakusten duen dokumentala. Horrez gain, maputxeen eta gobernuaren arteko iskanbilen inguruko dokumentala –Üxuf Xipay - El despojo– ere ikusgai izan da, eta Julen Zulaika Txiletik kanporatu zuten Askapenako brigadistarekin solasaldia ere izan dute. Bada, ziklo honi bukaera emateko, abenduaren 26an, igandearekin, Compañero presidente Salvador Allenderi buruzko 2008ko dokumentala eskainiko da 19:00etan. Ondotik, mural margotzea eta afari girotua izanen dira.
‘Ni Bidasoa’ dokumentala
Bidasoa ibaiari eskainitako Ni Bidasoa dokumentala ikusteko aukera izanen da abenduaren 23an Beralandetan, 19:00etatik aitzinera. 35 minutuko dokumentala Bidasoaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz ari da eta hainbat elkarrizketarekin osatua dute.