Herriko Etxeko ganbara eta bigarren solairua moldatzen ari dira

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 28a, 16:50

Aitor Arotzena

Herriko Etxeko bigarren solairua eta ganbararen berritze energetikorako eta hornidurarako lanetan ari dira. Udalak sustatutako lanak 93.960 euroko aurrekontua du eta osorik Espainiako Gobernuak ordainduko du. Josu Iratzoki alkateak aipatu digunez, lan hauekin Herriko Etxearen teilatua berritzeaz gain, hobeki isola­tuko da, bi solairuetako leiho eta ateak aldatuko baitira, beti ere energia aurrezteko helburuarekin. Gorritz eraikuntza enpresa ari da lanean. Bestak bukatuta hasi ziren eta lanak hilabete hondarrerako bukatzea espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!