Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolaren eskutik, Irungo Udal Txistulari Bandak kontzertu pedagogikoa eskainiko du martxoaren 3an, asteazkenean 11:00etan Musika Eskolan.
Berako Gure Txokoako dantzariak, Berako eta Irungo Musika Eskola eta Kontserbatorioko irakasle den Mari Jose Gaztelumendi eta bere ikasle diren Leire Aranburu, Diego de Vera eta Antton Babaze txistulariak, Marilis Telletxea aurkezlea, Ignacio Monserrat perkusiojolea, Marina Pintos pianojolea eta Urko Arozena zuzendaria izanen dira haurren gozamenerako aproposa den ikuskizun aparta honetan partaide.
Egitaraua
Asteazken goizeko emanaldia, Sekundino Esnaola eta Joxe Olaizolak artzainei jasotako “Artzai txirula” doinuarekin hasiko da; Jose Uruñuelaren “Aintzinako Suitea” minuetoa; Aita Donostiak jasotako ziztu doinuen gainean Ansorenak moldatutako “Fistuka”, “Maritxu nora zoaz” herrikoia, Edurado Mokoroaren “Sorgin dantza”, “Paristik natorren” Proventzako herri kanta, “Reihentänze” Alemaniako dantza, Alex Iribarren “Jokatxoak”, Howard Whitneyren “Eltxo parada (Mosquito parade)”, Ansorenaren koldaketarekin, Reimanen “Zirkoaren sonatatxoa”, Sabin Bikandiren “Getxa-goi” pasodoblea, “Agurra (kontrapasa)” herrikoia, “Txalo polka” Ansorenaren moldaketa, Disneyren “The lion sleeps tonight” eta Xabier Zabalaren “Maite zaitut” doinuek osatuko dute emanaldia.