Labiaga Ikastola saritua

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 14a

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Somos Comenius (Comenius gara) sariak banatu ziren azaroaren 26an Nafarroako hainbat ikastetxeren artean. Saria jaso zuen ikastetxeetako bat Labiaga Ikastola izan zen, Euro Traditions proiektuarekin. Ikastolaren izenean, Ana Artieda eta Pakea Oiartzabalek hartu zuten saria, Teresa Aranaz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza zuzendariaren eta Mª Dolores Lopez Mollo OAPEE erakundeko Comenius- Grundtvig ataleko zuzendariaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun