Aterpe turistikoa egin nahi du Udalak Kaxernan

TTIPI TTAPA 2009ko urr. 16a, 09:40

Hasierako proposamena urriaren 20rako Herriko Etxean

Kaxernagaina ingu­rua egokitu egin nahi du Udalak eta horretarako, aterpe turistikoa egiteko azpiegiturak egokitu, eskaintza turis­tikoa diber­tsifikatu eta bideragarritasun azterketa egiteko proiektua idazteko deialdia egin du. Gehienez ere 72.000 euroko aurrekontua izanen du eta hasierako proposamena urriaren 20a baino lehen aurkeztu behar da Herriko Etxean. Aurre­proiektua azaroaren 20a baino lehen aurkeztu behar da eta oina­rrizko proiek­tua, be­rriz, abenduaren 15erako.
Baldintza pleguaren arabera, aterpeak lehen mailakoa izateko araudia bete behar du: 50 bat lagunendako jangela, harrera, denda, komunak, aldagela eta dutxen­tzako lekua, biltegia eta logela bikoitzak, fami­lien­dako logelak komunekin eta 2, 3, 6 eta 10 literakoak...

Gaztetxea Errespetatu
Kaxerna Frankismo garaian mugimenduko emakumeen aterpe gisa erabili zen eta gero Nafa­rroako Gobernuak har­tu zuen, ikasleen erabile­ra­ko. Baina 1983 inguruan itxi eta geroztik aunitz hondatu da, erabi­lerarik eta mantenindurik gabe. Berriz Udalaren esku gelditu zenerako, honda­tua zegoen eta egokitze­ko inbertsio handia behar duenez, ezin izan du orain arte deus egin.
Ka­xer­naren zati bat  Gaztetxea da eta zati hori errespetatu beharko dela dio baldintza pleguak. Edozein moduz, eraikinaren egoera dela eta, aurreproiektua idaz­te­rakoan dena bota behar den edo moldatzearekin aski den aztertu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun