Urriaren 29an ospatuko da aurten. Beren eskulanak jendearen aitzinean aurkeztu nahi dituzten artisauek lehenbailehen jarri beharko dute antolatzaileekin harremanetan, 948 631 307 telefonorat deituz.
Bertzalde, urteroko Sagardo eta Gasna Lehiaketetan parte hartzeko, egunean berean goizeko 10ak baino lehen agertu beharko da Ricardo Baroja eskolako atarira.