Buruilaren 12tik 16ra ospatuko dira Sarako bestak

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 11

Buruilaren 12tik 16ra ospatuko dira Sarako bestak TTIPI TTAPA

Igande arratsean Anje Duhalderen kontzertua eta astelehen arratsaldean Artzain Zakur Lehiaketa izanen da

Buruilaren 12tik 16ra, larunbatetik asteazkenera ospatuko dira Sarako bestak. Hasi, kirol eginez hasiko dira, larunbat arratsaldeko 17:00etan Sara Korrika, 12 kilometroko lasterkaldia eginen baita. 23:00etan LEHENDAKARIS MUERTOS taldearen kontzertua izanen da eta gauerdian hasita dantzaldia SAMAIN taldearekin. Gau guzian Iparraldeko gaiteroak eta Izadi txaranga karrikak animatzen ariko dira.



Igande gauean Anje Duhalde

Igande goizeko 10:00etan Meza Nagusia ospatuko da Urruñarrak klikarekin. Ondotik gaiteroak itzulian itzuli Danborrada Mariñelak-ekin. 10:30ean luzean errebotean, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) Azkaindarrak bat (Azkaine) taldearen aurka. 16:30ean gaiteroak, joaldunak eta ahate jokoa eginen dira. Ondotik herri kirolak. 19:00etan aperitifa izanen da Sarako kantariekin. 22:00etan ANJE DUHALDEk kontzertua eskainiko du. 23:30ean MIKELHATS taldearekin dantzaldia izanen da. Gauerdian suzko zezena aterako da eta Txarangaitak karrikak animatuko ditu.

Zikiro jatea eta artzain zakur lehiaketa astelehenean

Astelehenean, irailaren 14an, goizean itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin. 10:30ean luzean errebotean, partidak jokatuko dira. 13:30ean zikiro jatea eginen da Olhain Ikastolak antolatuta. 16:30ean Artzain Zakur Lehiaketa jokatuko da JM Jauregiren landan. 17:00etan esku huska trinketean lehen finalerdia jokatuko da: Sorhout-Dermit, Waltary-Jeannots-en kontra; bigarren finalerdia Alfaro-De Ezkurra, Bielle-Harizmendiren kontra. 18:30ean euskal dantzak izanen dira Zazpiak Bat taldearekin. 20:00etan aperitifa izanen da trikitilariekin. 22:00etan kantaldia IZARRAK taldearekin. 23:00etan dantzaldia ENTZUN taldearekin. Gau guzian Los Incansables txarangak karrikak animatuko ditu.


Hainbat pilota partida asteartean
Irailaren 15ean, astearte goizean itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin. 9:30ean trinketean paxaka torneoa. 10:30ean luzean errebotean, Noizbait (Hazparne) Spuc-en (Senpere) kontra. 17:30ean errebotean joko garbi. Lehen partida Sarako Izarra pilota eskolako gazteekin. 18:30ean joko garbi helduen partida: Luzaz Gazte Hardoytarren kontra. 19:00etan mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. 20:00etan Gaztetxean Pink night. 20:30ean aperitifa trikitilariekin. 22:00etan dantzaldia XITOAK taldearekin. Gau guzian Kuxkuxtu txarangak karrikak animatuko ditu.


Bertsulariak asteazkenean

Asteazken goizean ere itzulian itzulia eginen da gaitero eta txistulariekin. 9:00etan trinketeko zabaltokian azienda lehiaketa eginen da herriko laborarientzat. 10:30ean haurrentzako jokoak. 10:30ean Pleka Sariketako partida: Agirre-Harotcarene, De Ezkurra-Sorhouet-en kontra. 17:00etan esku huska plazan: Euskal Herriko bestetako Esku Pilota Txapelketako finala. 18:30ean esku huska trinketean, Pleka Sariketako finala. Ondotik trinketean eta plazan bertsulariak: Beñat Gaztelumendi, Julio Soto eta Ekhi Erremundegi. Gai-jartzailea Karlos Aizpurua. Segidan zozketa. 19:30ean Maider, Xabi eta Peiorekin aperitifa. 22:00etan dantzaldia XIRRIXKA taldearekin. 23:30ean su artifizialak. 00:30ean dantzaldia GAUBELArekin. Gau guzian Los Incognitos-ek karrikak animatuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun