Leherketa egunetan Altzaten ezin da aparkatu

TTIPI TTAPA 2008ko abe. 16a, 09:54

TTIPI TTAPA

N-121A errepideko obretan leherketak egiten direnean errepidea itxi egiten dute eta autogidariek Ibardingo bidea hartu ohi dute. Horrek, ordea, auto ilarak eragiten ditu Altzate karrikan. Karrikaren bazterrean autoak uzteko joera haundia dago eta horrek ibilgailuak bi norantzan ibiltzea oztopatzen du. Arazo horri aterabidea emateko neurriak hartu ditu Udalak. Hala, leherketak dauden egun eta ordutegian ezin izanen da Altzaten utzi ibilgailua. Horren berri emateko seinaleak paratuko ditu Udalak. Argazkian ageri denez, autoak bazterrean aparkatuak daudenean ezin dute bi ibilgailuk gurutzatu eta batek gelditu behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun