Ekainaren 11n eginen den udako kontzertuaren atarian, Berako Isidoro Fagoaga musika eskolak antolatuta hainbat entzunaldi eginen dira aste honetan. Lehenbizikoa asteartean, ekainaren 3an, izan da arratsaldeko 5:30etan, akordeoi eta trikitixa entzunaldia eskaini baitute ikasleek Musika Eskolan. Lehenik trikitilarien txanda izan da. Eneritz Goiak, “Uxo xuria” eskainiko du; Leire Iriartek “Ama begira zazu”, eta biek elkarrekin “Pintto”. Gero, Oihana Amoros, Ane Bereau, Onintza Zapiain, Saioa Ugalde, Ane Osua eta Irati Fagoagak “Mindegia” joko dute; Oihana Amorosek “Basotxoritxu”, Ane Bereauk “Xarmengarria”, Ane eta Ainara Pachecok, Carlos Pacheco aitarekin, “Magia” joko dute. Maria Yanci, Janire Loinaz, Oihana Leiza eta Oihana Uhartemendia trikitilariekm Ainhoa Larretxea panderoarekin lagun dutela, “Andre Madalen” eta “Neska zaharrak” joko dute. Ane Pachecok eta Paula Artiedak, Alaitz Aranibar panderojolearen laguntzaz “Euskaraz” joko dute. Onintza Zapiainek, Amaia Abuin ama teklatuan duela, “Udaberrian” joko du. Akordeoiarekin, Ane Fagoaga, Maialen Larrañaga eta Arantxa Larrañagak “El carnaval de Venecia” joko dute; Trikitixarekin, Maria Yanci eta Janire Loinazek “Egia da” joko dute. Akordeolarien txandan, Ane Fagoagak “Oso mutil jatorra” joko du; Maialen Jimenezek “Ojos negros”; Ana Serranok Bach-en “Preludio”; Idoia Irazoki, Joseba Zabaleta eta Aitziber Esnaolak, Pepe Andoainen “Arpajotzailearen ametsa” fandangoa joko dute; Agurne Maritxalarrek akordeoiarekin, Alaitz Aguilarrek pianoarekin eta Maddi Ugaldek teklatuarekin, “Amelie” valsa joko dute. Berriz ere trikitilariek txanda hartuta, Oihana Leizak eta Oihana Uhartemendiak “Aitorren hizkuntz zaharra” joko dute, Janire Loinaz eta Maria Yancik “Besta dugu eta!”, Saioa Ugalde, Irati Fagoaga, Ane Osua, Alaitz Aranibar eta Onintza Zapiainek “Udaberrian” eskainiko dute; Maider Fagoaga eta Janire Andresek Maixa eta Ixiarren “Iluntzean” joko dute. Akordeoiarekin, Elixabet Irazokik Joxean Goikoerxeareb “Iragana” joko du; Oihana Elzaurdia, Sarai Etxarte eta Ainhoa Larretxea trikitilariek, Mari Jose Bergara pianoan lagun dutela “Gure trikitilariak” joko dute. Emanaldia akautzeko, akordeolari taldeak, Irene Martinez pianojolearekin batera “Zortzikoa” joko du eta trikitixa taldeak, Mikel Moreno kajoian duela eta Inaxio Fagoaga, Arantxa Agirre, Carlos Pacheco eta Pilar Irazoki panderojoleekin, “Lesakako bidean” eta “Gaztelugatxeko martxa” joko du.
Asteazkenean, perkusio eta tronpeta entzunaldia
Asteazkenean, ekainaren 4an, arratsaldeko 5etan txistu, perkusio eta tronpeta entzunaldia izanen da. Ibon Irastorza txistulariak “Uso zuria” joko du; Asier Oses txistulariak “Berako mutil dantzak”; Mikel Esnaola bateriajoleak Alaitz eta Maiderren “Amets bat”; Ibai Ros bateriajoleak Agostiniren “Agostini II”, Julen Errandonea tronpetajoleak Corelliren “Sonata Fa mayor grave”, Ibon Irastorza eta Asier Oses txistulariek Pirritx eta Porrotxen “Maite zaitut”, Ane Eltzaurdiak Schubert-en “Impromtu”, Mikel Morenok, lirarekin, Pelejeroren “14. Estudiaoa”, Julen Altzugaraik kajarekin “Whaley-ren “54. estudioa”, Julen Errandoneak tronpetarekin, pianoan Ion Aizpuru lagun duela “Alla en el rancho grande” herrikoi mexikarra; Oier Larretxea txistulariak “Ixil Ixilik”; Julen Errandonea, Uxua Andueza eta Ion Aizpuru tronpetistek “Mozart-en “Campanita”; Julen Baleztena txistulariak “Luzaideko kantak”, Naia Esnaolak lirarekin Pelejeroren “13. Estudioa”; Mattin Arbelaitzek bateriarekin, The Cramberries-en “Zonbie”; Mikel Moreno txistulariak “Kaxkarrotz”; Saioa Oses txistulariak “Agurra”, Uxua Andueza eta Ion Aizpuru tronpetistek Balferen “Bivovac song”, Ieray Taberna bateriak, Whaleyren “14. Estudioa”, Naia Esnaola txistulariak “Jota” herrikoia, Julen Baleztena bateriak Cramberriesen “Zombie”. Txistu taldeak “Polka I” eta “Zirkoaren sonatatxoa” joko du eta Julen Errandonea eta Ion Aizpuru tronpetisten eta Joseba Bertiz perkusioaren laguntzaz “Txalo polka”. Abesbatza taldeak azkenik, Igor Telletxea perkusioan, Mari Jose Bergara pianoan eta Ion Aizpururen zuzendaritzapean, Sarasolaren “Lau euskal abesti” eta Johann Var der Sandtek moldatutako “N’gesiponono” herrikoi zuloa abestuko du.
Pianoa eta teklatuak ortzegunean
Pianoak eta teklatuak jotzen dituztenek ortzegunean, ekainaren 5ean eskainiko dute saioa arratsaldeko 17:30ean. Carmen Morenok teklatuekin, “Zorionak zuri” joko du,; Carmen Morenok eta Nahia Riverok “Fuchs”; Nahia Riverok “Pintto” eta Zuhaitz Larrondok “Heidi” eta “Txinatarra”. Denek Mari Jose Bergara lagun izanen dute pianoan. Gero, Josebiñe Agirrek “Shinchan” eta “Crescendo decreciendo” joko du pianoarekin; Maialen Ruizek teklatuekin eta Josebeñi Agirrek pianoarekin “Carillon de Vendome” joko dute; Maialen Ruizek pianoarekin “The totting brown pony”; Maialen Ruizek pianoarekin eta Naiara Dagerrek teklatuarekin “Little Sally waters”; Naiara Dagerrek teklatuarekin, Mari Jose Bergara pianoan lagun duela “Little John” eta “Kanguroak” joko du; Rosa Gouraud-ek teklatuekin “Coming round the mountain”; Amaia Abuinek pianoarekin eta Gerardo Ros-ek “Chanson a danser”; Amaia Abuin teklatuekin eta Onintza Zapiain alabak trikitixarekin “Udaberrian”; Hodei Unsionek pianoarekin “Allegro Moderato”, Gloria Sanchez eta Mari Jose Bergarak pianoarekin “La sirenita”; Jokin Pinatxok pianoarekin “Album de la juventud”, Izaro Iriartek pianoarekin “Chiquitita”, Idoia Martinezek “El padrino”, Alaitz Aguilarrek “Yesterday”, Alaitz Aguilarrek pianoarekin, Maddi Ugaldek teklatuekin eta Agurne Maritxalarrek akordeoiarekin “Amelie”, Maddi Ugaldek pianoarekin “Sonatina nº 1”, Iratxe Esparzak pianoarekin Chopinen “Vals op. 69 nº2”, Irati Errandoneak pianoarekin, Jaione Etxabek teklatuekin eta Jone Olaetxeak biolinarekin “Canon” eta Irene Martinezek pianoarekin, Mendelssohnen “El gondolero op 30 nº6” joko du, emanaldia akautzeko.