Nafarroako Gobernuak 158.495 euroko dirulaguntza eman dio Enpleguaren aldeko Nafarroako Aspace Fundazioari, urritasuna duten pertsonentzako Beran duen Uxane zentroari laguntzeko. 2006an eta 2007an Gobernuak guztira 161.958 euro bideratu zizkion Uxaneri. 1979an sortu zen Uxane, irabazi asmorik gabeko erakundea, eta 2003az geroztik Nafarroako Aspaceren esku dago. Bortzirietako eta Malerrekako ezinduekin lan egiten du, euren garapenean laguntzeko. 20 lagun onartzen ditu, eta aurten 18k izena emanen dutela espero da