Dantza ikastaroa

TTIPI TTAPA 2008ko mar. 7a, 13:07

Labiaga Ikastolak antolatuta, DBH1 eta 2ko ikaslek Hip-Hop eta Funky bezalako dantzak ikasteko aukera izanen dute martxoaren 24tik 28ra. Nahia Artieda beratarra izanen da goizetan ikastaroa emateaz arduratuko dena. Izen emateko epea martxoaren 17an bukatuko da. Apuntatzeko edo informazio gehiago lortzeko, berriz, 948 630172 telefonora deitu beharko da. Ikastaroa doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun