Arrakasta handiz ospatu zen urriaren 24an XVIII. Lurraren Eguna. Arantzako Xerorenbordako Margarita Madariaga izan zen gasna-lehiaketako irabazlea. Bigarren Berako Garmendikobordako Socorro Almandoz-en gasna gelditu zen eta hirugarren lekuan Alkebereko Isabel Bazterrikaren gasna. Sagardo-lehiaketan brriz, Berako Martinekobordako Luis Agirre izan zen irabazlea eta bigarren lekuan Alkaiagako Estaziokoetxeko Iñaki Pikabea. Eguerdian omenaldia eskaini zitzaion Iban Zubieta zenari.