Udalak urriaren 29tik aitzinera herriko zenbait karriketan norabide aldaketak izanen zirela jakinarazi zuen. Aldaketa horien berri emateko urriaren 21ean, hitzaldi informatiboak egin zituen Hirigintza eta Herri-lan Batzordeak. Proposatu ziren aldaketak Kanttonberri, Legia, Hegoalde, Julio Caro Baroja eta San Esteban karrikatan eta Herriko Etxeko Plazan eragina izanen luketen norabide aldaketak izan ziren, horrela, trafikoa arautu, ikusmena hobetu eta auto gurutzatzeak saihestea lortu nahi zen. Azaroaren 25era arte luzatuko litzateke hasiera batean froga epea, eta egun horretan berean,bilkura bat egitekoa zen balorazioa egiteko. Baina azkenean Udalak aldaketarik ez egitea erabaki du herritarren kexak, kezkak eta ideia berriak gehiago sakontzea erabaki duelako. Azaro bukaeran edo abenduan, gaia hobe aztertu ondotik, aldaketa berriak proposatuko ditu udalak. Beraz, momentuz bederen, ez da trafiko aldaketarik izanen eta orain arte bezala segituko da.