Udala-Mapfre akordioa

TTIPI TTAPA 2008ko urt. 9a, 09:35

Berako Udalak eta Bide Segurtasunerako Mapfre Institutuak trafiko istripuen prebentzioaren inguruan elkarrekin lan egiteko akordioa sinatu dute. Trafiko istripuena hain arazo larria izanik, haur eta gazteen hezkuntza prebentzio modurik eraginkorrena dela ikusten dute. Orokorrean, trafikoa eta zirkulazioaren inguruan, haurrek eskolan jokaera arduratsuak, solidarioak eta zibikoak eskura ditzaten lortu nahi da. Akordio honekin, Mapfrek, eskaera egiten duten eskolei, behar duten materiala emanen die. Horrela, lehendabiziko aldian, leku ilunetan ibiltzen diren kirolarientzat besoetan jartzeko zinta erreflektanteak banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!