Patxi Vila txirrindulariak taldearekin akordio batera iritsi ondoren, Lampre-Fonditalen koloreak defendatuko ditu bertze bi urtez. CSC, Euskaltel-Euskadi eta bertze taldeetatik eskaintzak egin dizkiote, baina bihotzarekin pentsatu beharrean buruarekin aritzea hobe denez, Lamprerena hobea iruditu eta bertan jarraitzea erabaki du. Vilak Giroan parte hartu zuen eta orain gutti bukatu den Euskal Bizikletan ere paper ona egin du, sailkapen nagusian seigarren gelditu da.